PROIEKTUAK: denak
Saharar errefuxiatuen kanpamentuen garraio-azpiegitura bultzatzea. Aljeria
Tinduf. Aljeria 2008
Saharako Ilargi Erdi Gorria-(a)k burutua
Helburua: Ibilgailuak konpondu eta mantentzeko katea zabaltzea saharar biztanleria errefuxiatuaren kanpamentuetan Tindufen (Aljeria).
Laburpena: SEADko Garraio Ministerioarentzako ibilgailu arin eta astunak konpontzeko tailer mekanikoa eraikitzea. Tailer honek Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Fondoak elkarrekin finantzaturiko zerbitzuak osatzen ditu. Zerbitzu horiek kanpamentuetan banatzen dira wilaya guztietara eta garraio-sareetara heltzeko eta mantentze-guneek, tailer elektrikoak eta injekzio-laborategiak eskaintzen dute. Hauek eskuratzea eta bidaltzea: bigarren eskuko garabi-kamioia konpontzeko ibilgailuak tailerretara eramatea errazteko (ur-ponpek muntaketa-lanak, motoreen muntaketa-lanak eta abar lan ere errazten dituen garabi-kamioia, lur orotako mendi-ibilgailu arina koordinazio-lanak burutzeko eta langile eta pertsonak garraiatzeko eta bigarren eskuko bi kamioi trailer eraikuntza-materiala tailerretik kanpamentuetara garraiatzeko.
Onuradunak: 1.- Garraio-sistema hobetuaz baliatzen den biztanleria errefuxiatua. 2.- Trebakuntza-ikastaroetan eta laguntza teknikoan prestaturiko langileria teknikoa.


Partekatu