PROIEKTUAK: denak

Memoriatik justiziara: sahararren ahotsak zigorgabetasunaren aurrean

Tinduf. Aljeria 2026

HEGOA Institutua-(a)k burutua

Helburua

Giza eskubideen aldeko erakunde sahararren gaitasunak, artikulazioa eta eragin estrategiko multiaktorea indartzea, egiara, justiziara eta zigorgabetasunaren aurkako borrokara bideratutako ikerketa-ekintzak, biktimei laguntzeko ekintzak eta nazioarteko eragina bultzatzeko.

Laburpena

Eragile sahararren, aliatu instituzional eta sozialen, erakunde akademikoen eta Euskadiko, Espainiako eta nazioarteko beste gune batzuetako elkartasun-sareen arteko artikulazioa bultzatuko da, bai eta material tekniko eta akademikoak egitea eta zabaltzea ere, arabierara itzultzea barne, Nazio Batuekin eta Afrikako Batasunarekin elkarrizketa errazteko.

 

Horren osagarri, giza eskubideen aldeko erakunde eta eragile sahararren gaitasunak indartu nahi ditu proiektuak, biktimen ikerketan, dokumentazioan, eraginean eta laguntzan egiten duten lana hobetzeko. Prestakuntza espezializatuko, sareak indartzeko eta laguntza psikosozialeko prozesuen bidez, giza eskubideen aldeko mugimendu saharar artikulatuago, trebeago eta iraunkorrago bat sendotu nahi da, eskubideen urraketen aurrean eta egiaren, justiziaren eta erreparazioaren alde jarduteko.

Onuradunak

666 pertsona (%45 emakumeak - %55 gizonak)

Share  Partekatu