PROIEKTUAK: denak

Hondakin uren sistema sendotzea San Carlos hiriko III zonaldean

San Carlos. Río San Juan Departamendua. Nikaragua 2012

ASODELCO / San Carloseko Udaletxea-(a)k burutua

Helburuak: Hiriko ur hondakinen bilketarako eta tratamendurako sistemaren funtzionamendu egokia laguntzea, zorupearen, azaleko uren eta etxebizitzen kontaminazio maila murrizteko asmoarekin. Laburpena: hiru atal nagusi burutuko dira:III zonaldeko Bello Amanecer auzoko etxeetan komunak eraikiko dira; 175 familiak (auzoko familien %70) jasoko dute onura.Etxeetan komunak ezartzearen alde sustapenerako eta sentsibilizaziorako kanpaina egitea, zuzenean III. eta IV. zonaldeetan eraginez; baita I. eta II zonaldeetan ere, zeharka bada ere. Ruben Dario eta Bello Amanecer auzoetan amaitzeko dauden estolderi lanak burutzea: hodi nagusi edo kolektorea instalatzea eta El Estadioko ponpaketarako estazioarekin lotura egitea; horretarako, 800 m luzeko hoditeri nagusia eta ikuskapen guneak (miaketa putzuak, garbiketarako terminalak, erregistro kutxatilak) eraiki behar dira.  Onuradunak: 2.000 pertsona (%52 emakume eta %48 gizon).

Share  Partekatu