PROIEKTUAK: denak
Hondakin uren sistema sendotzea San Carlos hiriko III zonaldean. MULGRO
San Carlos. Río San Juan Departamendua. Nikaragua 2015
ASODELCO eta San Carlosko Udala-(a)k burutua
Helburua
Hiriko ur hondakinen bilketarako eta tratamendurako sistemaren funtzionamendu egokia laguntzea, zorupearen, azaleko uren eta etxebizitzen kontaminazio maila murrizteko asmoarekin
Laburpena
Hiru atal nagusi burutuko dira: a) III zonaldeko Bello Amanecer auzoko etxeetan komunak eraikiko dira; 175 familiak (auzoko familien %70) jasoko dute onura; b) etxeetan komunak ezartzearen alde sustapenerako eta sentsibilizaziorako kanpaina egitea, zuzenean III. eta IV. zonaldeetan eraginez; baita I. eta II zonaldeetan ere, zeharka bada ere; c) Ruben Dario eta Bello Amanecer auzoetan amaitzeko dauden estolderi lanak burutzea: hodi nagusi edo kolektorea instalatzea eta El Estadioko ponpaketarako estazioarekin lotura egitea; horretarako, 800 m luzeko hoditeri nagusia eta ikuskapen guneak (miaketa putzuak, garbiketarako terminalak, erregistro kutxatilak) eraiki behar dira.
Irudiak ikusteko sakatu HEMEN
Egitasmo hau EuropeAID agentziaren laguntzarekin gauzatzen ari den MULGRO programaren atal bat da.
Onuradunak
2.000 pertsona (%52 emakume eta %48 gizon).


Partekatu