PROIEKTUAK: denak
Hirugarren Adineko gizarte zerbitzuak bultzatzea Habana Hiriko gune historikoan. Kuba
Habana Hiria 2008
Habana Hiriko Historialiariaren Bulegoa-(a)k burutua
Helburuak: Hiriko arreta geriatrikoaren zerbitzu integralak hobetzea.
Laburpena:La Habana Viejako Gune Historikoaren birgaitze integralaren prozesuaren barnean kokatzen da egitasmo hau, eta Ministerio de Salud eta Ministerio de Trabajo delakoek koordinatutako Adin Nagusikoentzako Arreta-Programa Nazionalean artikulatzen da. Hiru modulu hauek ditu:1. modulua: Optika Zerbitzua bultzatzea Beléngo komentu ohian, ispilutxo bifokalak ekoizteko baldintzak egokituz eta zerbitzu hau martxan jarriz / 2. modulua: Habana 620 eraikuntzan ezarritako Egoitza Babestuaren zerbitzuen eta kalteen neurketa. Funtzionatzen ari den etxebizitza babestuen programarentzako Gai Humanitarioen Zuzendaritzaren monitorizazio-metodologia zehaztea / 3. modulua: 2009-2011 urtetako estrategia-kooperazioa zehaztea La Habana Hiriko Oficina del Historiador (OHCH) delakoa eta Euskal Fondoaren artean alor hauetan: egitasmo eraikitzailearen diseinua elkarrekin eta Aguiar 509 eraikuntzan Adin Nagusiarentzako Arreta-zentroaren gizarte zerbitzuak; Hirugarren Adinean adituen arteko Elkarlanerako Programa Teknikoa egitea 2009-2011 urteetarako.
Onuradunak: Lurraldeko Hirugarren Adineko biztanleak (17.570 pertsona), familia zaintzaileak eta arreta geriatrikoaren zerbitzuetako langileria.


Partekatu