PROIEKTUAK: denak
Giza eskubideen urraketei aurre egitekorakoan eragina areagotzeko ikerketa eta ahalmenen garapena Mendebaldeko Saharan. Fase II
Mendebaldeko Sahara 2016-2017
HEGOA elkarte-(a)k burutua
Helburua
Giza-eskubideei dagokienez, eragin-estrategia bat sustatu eta lantzea Mendebaldeko Saharan, eskubide-urraketen biktimekin batera ikertuz, aurkikuntzen berri emanez eta Giza Eskubideen Saharako Batzorde Nazionalaren (CNSDAH) eskumenak indartuz.
Laburpena
Desagerpen behartuaren esparruan lan egingo da, bi hobi komun lurpetik aterata; horren ostean ikerketa-txosten bat argitaratuko da, Nazio Batuen mekanismoen eta lege-instantzien aurrean aurkezteko. Euskal Herriko Unibertsitateko laborategian desagertutako pertsona sahararren senitartekoen ADN laginak eta banku bat sortzeak erraztu egingo du hurrengo urteetako arrastoen identifikazioa.
Era berean, Saharako gizarte-erakunde eta -elkarteen gaitasunak sendotuko dira; horiek jardueretan parte hartuko dute, eta giza eskubideetan espezializatutako 3 prestakuntza-modulu jasoko dituzte, nazioartean eragiteko horien gaitasuna garatzeko helburuarekin. Infografian edukiak txertatzeari eta informazioa sistematizatzeari ekingo zaio, hobien mapako datuak oinarritzat hartuta.
Irudiak ikusteko sakatu HEMEN
Onuradunak
Zuzenean: 1.070 pertsona; zeharka: 2.000 pertsona


Partekatu