PROIEKTUAK: denak

Gaztenpatia proiektua. UPV/EHUko ikasleen praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzaren arloan. 2024-2025 ikasturtea

2024

Helburua

Gazteen arteko enpatia- eta elkartasun-harremanak garatzen laguntzea, UPV/EHUko ikasleak Euskal Fondoak eta/edo haren erakunde elkartuek babestutako garapen-proiektuetan zuzenean edo zeharka parte hartzen duten gazteekin batera egindako ekintzetan sartuta.

Laburpena

Gaztenpatia kulturen arteko proiektu bat da, eta euskal gazteen eta beste herrialde batzuetako gazteen arteko enpatia eta elkartasuna sustatzen ditu, haiekin lankidetzan eta elkartasunean jarduteko. Praktikak eta Gradu Amaierako Lanak (GAL) egin nahi dituzten unibertsitateko ikasleentzat da. UPV/EHUk 2003az geroztik garapenerako lankidetzan egiten duen Gradu Amaierako Praktika eta Lanen Proiektuaren parte da, eta munduan dauden desberdintasunen jakitun diren profesionalak prestatzeko xedeari erantzuten dio. Proiektua 2016an abian jartzeak UPV/EHUk Nazio Batuen Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) duen konpromisoari ere erantzuten dio.

Onuradunak

21 ikasle (%50 baino gehiago emakumeak)

Share  Partekatu