PROIEKTUAK: denak
Europa eta Erdialdeko Amerikaren arteko tokiko politika publikoen lankidetza, gobernamendua hobetzeko eta ur baliabideen osoko erabilerako programa
San Carlos. Rio San Juan departamendua 2017
MULGRO Partzuergoa-(a)k burutua
Helburua
San Carlos (Nikaragua) eta Marcala (Honduras) udalerrietan baliabide hidrikoen osoko kudeketarrako estrategia garatzea, mikroarro ikuspegi batekin.
Laburpena
Esku-hartzen den udalen baliabide hidrikoen kudeaketako plan nagusia lantzea, agintari eskudunen (ANA Nikaraguan eta ICF Hondurasen) araudipean eta beraiek gainbegiratuta.
Udal-baliabide hidrikoen kudeaketa planaren inplementaziorako udal-funtzionarioak gaitzea.
Arro-kudeaketako erakundeen osaera eta udal-mailako baliabide hidrikoei buruzko eztabaidarako eta osoko kudeaketaren gaineko trukerako nazioarteko guneen sustapena.
Egitasmo hau MULGRO programaren baitan , ACRA-CSSren (Italia), NZV - WaterschapNoorderzijlvesten (Holanda), EUSKAL FONDOAren, Nikaraguako Udal Agintaritzaren (ANA), ASODELCOren (Nikaragua), San Carlosko Udalaren eta Marcalako Udalaren artean gauzatu da, EuropeAid Agentziaren laguntzarekin.
Bideo ikusteko sakatu HEMEN
Onuradunak
San Carlosko 37.461 bizilagunak eta Marcalako 20.434 bizilagunak (%51 gizon eta %49 emakume)


Partekatu