PROIEKTUAK: denak
Elikadura segurtasunerako laguntza
El Rama. Hego Atlantikoko Eskualde Autonomoa. R.A.A.S. 2014
APPDR Ramako Bakearen eta Garapenaren aldeko Elkartea-(a)k burutua
Helburuak
- Landa eremutako onuradunen txirotasun maila murriztea, mailegu txikien bidez.
- APPDR Ramako Bakearen eta Garapenaren Aldeko Elkartearen eta Mailegu Bulegoaren hazkundea eta auto-sostenigarritasuna finkatzea.
- Onuradunak ingurugiroaren zaintza lanetan trebatzea.
- Emakumeen parte hartzea eta erantzukizun arloetan bere tartekatzea areagotzea trebakuntza eta finantziazio bidez, egitasmoan aurreikusitako laguntzaren %50a edo gehiago beraiei eskainitako mailegutara helduko dela bermatuz.
- Familien eta komunitateen elikadura-soberania lortzen laguntzea.
Laburpena
El Rama-ko elikadura-segurtasunerako laguntza: 44 abere buru erosteko 22 familiarentzako kreditua; 200 etxadi frijol edo babarruna landatzeko 150 familiarentzako kreditua; 67 etxadi arto landatzeko 50 familiarentzako kreditua; 12 azpiegitura produktibo hobetzeko 12 familiarentzako azpiegitura kreditua; artisau-industria txikirako kreditua, okinentzat eta beste elikagai ekoizleentzat 30 kreditua, hau da, beste hainbat familiarentzat kreditua; baliabideen eta ingurumenaren babeserako praktika onak gauza ditzaten 264 familiarentzako asistentzia teknikoko prestazioa. Emandako kredituen % 50en titularitatea emakumeek esku izando da.
Irudiak ikusteko sakatu HEMEN
Onuradunak
Kreditu zuzenak: 1.080 pertsona (%50 emakumeak).


Partekatu