PROIEKTUAK: denak
Edateko uraren estaldura osoa duen eta uraren kudeaketan genero-berdintasunaren erreferentea den lehen udalerria El Salvadorren
Suchitoto. Cuscatlan Departamendua 2012-2016
Garapenerako Kolektiba Feminista / Suchitotoko Udala-(a)k burutua
Helburua
Suchitoto genero-berdintasunaren zeharkakotasunaren erreferente bihurtzea uraren komunitate-kudeaketan, eta landa- eta hiri-zonetan edateko uraren estaldura osoa duen lehen udalerria izatea El Salvadorren.
Laburpena
Uraren komunitate-kudeaketa genero-berdintasunaz egitea, eta hala, emakumeen partaidetza zabala sustatzea uraren kontrol-, erabilera- eta administratze-faseetan; 6 komunitatetan edateko uraren sistemak eraikiz, udalerrian oinarrizko zerbitzu horren % 95 betetzea; Uraren Batzordearen erakunde-eskumena eta gaitasun teknikoa hobetzea, ura ondasun publiko iraunkortzat hartuta, haren kudeaketa sozialean herritarren partaidetza aktiboa eta berdintasuna sustatzeari dagokionez udalerria erreferente nazional bilaka dadin.
Proiektu hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin batera burutzen ari da.
Bideoa ikusteko sakatu HEMEN eta argazkiak ikusteko sakatu HEMEN
Onuradunak
906 biztanle (%50 emakume)eskubide subjektu bezala ; 686 pertsonak edateko ur-sistema berriak izango dituzte


Partekatu