PROIEKTUAK: denak

AKUAL - Euskadi - Erdialdeko Amerika (El Salvador eta Costa Rica) erakundearteko lankidetza-programa: Ura eta Saneamendua. 2. Edizioa (2021-2024). III fasea

El Salvador - Costa Rica 2021-2024

ANDA (El Salvador) / AYA (Costa Rica) / FOCARD /Jocoroko Udal-(a)k burutua

Helburua

Edateko ura hornitzeko eredu jasangarria ezartzea, Jocoro udalerriko ur- eta saneamendu-zerbitzuak hobetzeko; ANDA - Akueduktuen eta Estolderien Administrazio Nazionalak (El Salvador) eta AYA - Akueduktuen eta Estolderiaren Costa Ricako Institutuak (Costa Rica) emandako ur- eta saneamendu-zerbitzuen plangintzarako eta kudeaketa tekniko-operatiborako gaitasunak indartzea eta garatzea laguntza teknikoaren eta ekipamenduaren bitartez; Erdialdeko Amerikako eta Dominikar Errepublikako Edateko Uraren eta Saneamenduaren Foroaren (FOCARD-APS) instituzionaltasuna eta Foroa osatzen duten 7 herrialdeen gaitasunak indartzen laguntzea, Eskualdeko Talde Tematikoen (ETT) agenda teknikoa ezartzen lagunduz

Laburpena

El Salvadorko ekialdeko Jocoro udalerriko 1.000 familiak kalitatezko ur- eta saneamendu-zerbitzu jasangarria jasotzen dute.  Udala indartu egin da berdintasun, ekitate eta ingurumen-jasangarritasuneko estrategietan. Jocoroko familia eta ikastetxeekin ur, oinarrizko saneamendu eta higiene pertsonalaren arloan Informazio-, komunikazio- eta heziketa-programa bat ezarri da, Udaleko osasun-unitateekin koordinatuta.

ANDA eta AyAren plangintzak eta kudeaketa tekniko-operatiboak kudeaketa-adierazle hobetuak erakusten ditu programaren laguntza-eremuetan, jardunbide egokiak txertatuz eta zerbitzuen eraginkortasuna eta efizientzia hobetuz; teknikari gaituak eta ur-zerbitzuen eta saneamendu-zerbitzu jasangarrien arloan ezagutza handiagoa dutenak, eta genero-berdintasuna integratuz.

FOCARD â??APSk eskualdean egiten duen lana indartuta, Eskualdeko Talde Tematikoen lan-agenda sendotuz eta haien ezagutza teknikoak areagotuz. Hala, ur-zerbitzuen eta saneamendu-zerbitzuen jasangarritasuna genero-berdintasunarekin izaten laguntzen da 7 estatu kideetan.

Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin, Uraren Euskal Agentziarekin (URA), foru- eta udal-erakunde publikoekin eta ura erabiltzen duten enpresekin elkarlanean garatu da.

 

Onuradunak

Jocoroko 5.552 biztanle (% 55 emakumeak; % 45 gizonak); ANDA, AyA eta FOCARD-APSko gerentzia- eta teknikari-taldeetako 400 pertsona.

Share  Partekatu