Organigrama

Batzar orokorra

Batzar Orokorra da Euskal Fondoa - Asociación de Entidades Locales Vascas Cooperantes delakoaren organo gorena. Asoziazioko kide guztiek osatzen dute, eta ohiko edo ez-ohiko izaera eduki dezake.

Ohiko Batzar Orokorra gutxienez urtean behin biltzen da eta lehen seihilekoaren zehar. Ez-ohiko Batzar Orokorra, egoerak hala eskatzen duenean biltzen da, Lehendakariaren iritziz, Zuzendaritzaren erabakiz, edota kideen heren batek idatziz proposatzen duenean, bertan hitz egin beharreko gaien adierazpen zehatzarekin batera.

Legalki eratutako Batzar Orokorraren erabakiak, ahal bada kideen adostasunez hartuak izaten da. Bozketa egongo balitz, erabakiak bildutakoen botoen gehiengo soilez hartzen dira Ohiko batzarra denean, eta 2/3eko gehiengoz Ez-ohikoa denean.

Ohiko Batzar Orokorrak honako aginpideak ditu:

  • Kide berrien alta berretsi eta asoziazioa uzten dutenei baja eman.
  • Dagokion epealdiari buruz Zuzendaritza-Batzordeak aurkeztutako txostena onartu, hala nola Batzorde honek proposatutako iharduketa-ildoak ere.
  • Aurreko ekitaldiko balantze ekonomikoa eta kontu orokorrak onartu.
  • Hurrengo ekitaldirako aurrekontua onartu.
  • Zuzendaritza-Batzordeak aurkezten duen elkarlanerako egitasmo eta programak onartu.
  • Asoziazioko kidetza-kuotak finkatu.
  • 4 urteko agintaldirako Zuzendaritza-Batzordearen karguak aukeratu eta Batzorde horren kudeaketa kontrolatu.
  • Asoziazioaren interesetan eragina duten erabaki garrantzitsuak onartu.
  • Beste erakunde batzuekiko federazioa edo konfederazioa onartu, edota erakunde horiekiko loturak hautsi.
  • Asoziazioaren helburuak bete daitezen zaindu.

Kideen zerrenda

Share  Partekatu