Gaurkotasun Euskal fondoa

Zatoz BERTOKOA JAN, MUNDUA BURUAN erakusketara Tolosako Aranburu Jauregira!

13 Urr 2016

Urriaren 6tik azaroaren 5era bitartean Euskal Fondoak sustatzen duen EAThink proiektuaren “BERTOKOA JAN, MUNDUA BURUAN” erakusketa Tolosako Aranburu Jauregian ikusgaiduzue TIZ-Tolosako Ingurumen Zentroaren elkarlanari esker.

Modu interaktiboan egituratu den erakusketa honek gazteen artean elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea du helburu, horretarako gure elikadura ereduari loturiko hainbat kontzeptu landuz.

Zuen ikastetxea edo haur taldearekin jolas kolaboratibo moduan aurkezten den erakusketa honetara bisita gidatua egin nahi baduzue bidali mezu bat tolosakoiz@tolosakoiz.net helbidera edo deitu 943652544 telefonora.

Zuen kabuz joan nahi baduzue astelehenetik ostiralera ate irekiak dituzue 17:30-20:30 bitartean.

Disfrutatu EAThink esperientziaz!!!  

Gipuzkoako Foru Aldundia, Tolosako Udala, Tolosaldea Garatzen, Tolosako Ingurumen Zentroa eta Kutxa Ekogunearekin elkarlanean

Share  Partekatu