Gaurkotasun Euskal fondoa
Ura izateko Giza Eskubidearen gaineko herri kontsulta Suchitoton (El Salvador)
Ura publikoa eta unibertsala izatea bermatu nahi da
Euskal Fondoak Suchitoton Ura izateko Giza Eskubidearen gainean egin zen herri kontsultan nazioarteko begirale bezala parte hartu zuen; hau dena, Uraren gaineko Nazio-Legerik gabeko eta Suchitotoko herritar guztientzat ingurune-jasangarritasuna eta genero-berdinatsuna bermatuko dituen udal legeriarik gabeko testuinguru batean.
2017ko maiatzaren 28an ospatutako bozketan, gehiengo zabalarekin inposatu zen pribatizazio saiakeren aurrean Ura izateko Giza Eskubidea babestearen eta blindatzearen aldeko BAIezkoak. 3485 herritarrek hartu dute parte kontsultan; El Salvador bertakoak eta Latinoamerikako eta Europako beste 6 herrialdetako 54 behatzaile eta komunikabide desberdinak ere bertan izan ziren..
Ahalegin hau Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) eta Euskal Fondoak diruz lagunduta Tokiko Garapenerako Colectiva Feminista eta Suchitotoko Udala gauzatzen ari diren “Edateko uraren estaldura osoa duen eta uraren kudeaketan genero-berdintasunaren erreferentea den lehen udalerria El Salvadorren” egitasmoaren ondorioz sortutako parte-hartze sozialerako dinamiken zati bat da.


Partekatu