Gaurkotasun Euskal fondoa
Suchitotoko (El Salvador) 50 familiak ur-sistema berria dute
Nuevo San Juan kolonian 33 etxebizitza edateko-ur sistemarekin lotu dira eta ur beltzen estolderia sistemarekin.
2016ko uztailaren 5ean Nuevo San Juan Kolonian (hiri-auzo) inauguratutako ur-sistemarekin, Euskal Fondoak eta Lankidetzaren Euskal Agentziak, Suchitotoko Udalarekin eta El Salvadorreko Garapenerako Lokalerako Kolektiba Feministarekin batera sustatzen duten “Edateko uraren estaldura osoa duen eta uraren kudeaketan genero-berdintasunaren erreferentea den lehen udalerria El Salvadorren” egitasmoak laguntzen dituen sei SAPS-Edateko Ur- eta Saneamendu Sistemetatik lau erabat eraginkorrak dira.
Nabarmentzekoa da, proiektu osoaren garapenean Suchitotoko Udalak bultzatutako Uraren Udal Mahaia indartu izana; 30 ur-sistema inguru ordezkatuak daude bertan eta, bere estatutuak baliozkotu ondoren, elkarte bezala eratu da.
Ingurumenaren aldeko Suchitotoko emakumeen batzordea eratu da; berauek, ingurumen-gaien, genero zuzentasunaren, ur-sistemen kudeaketaren gainean heziketa eta iturgintza-ikastaroak jasotzen dituzte.
Uraren erkidego-kudeaketako esperientzia lokal hau, Berdintasun Legea eta Uraren aldeko Giza Eskubidearen eskaera , gaur egun erreferentzia gaiak dira nazio-mailan antolatzen diren truke desberdinetan, foroetan eta azoketan.
Akueduktuetako eta Estoldetako Administratzaile Nazionalak (ANDA) proiektuan aktiboki parte hartzen du Edateko Ur- eta Saneamendu Sistemak (SAPS) sendotzeko mekanismoen sorrera lagunduz eta interes sozialeko Ziurtagiria emanez; honela, ANDAk sistemak desjabetzea ekiditen da; gainera, asistentzia teknikoa bermatzen da eta edateko u- hornikuntza sistemaren ustiapen pribatuagatik ordaindu beharko luketeena ez diete kobratzen.


Partekatu