Gaurkotasun Euskal fondoa
San Francisco Menendezeko (El Salvador) mila familiarentzako edateko ura
La Hachadura Kantoiko hiriguneak edateko ur hornikuntza sistema berria du, Ahuachapan Departamentuko herri honetako Udalaren eta Euskal Fondoaren arteko kolaborazio proiektu bati esker.
Mila familiak aterako diote etekina zerbitzuaren hobekuntzari eta estaldura handitzeari; hartarako, beharrezkoa izan da 350 metro kubikoko tanke berria eraikitzea, baita 12.000 metro inguruko banaketa-hoditeriaren instalazioa egitea ere, etxez etxeko konexio bere mikro-kontadore eta guzti.
Proiektua La Hachadura Kantoiko Edateko Ureko Sistemako Zuzendaritzaren eta San Francisco Menendezeko Udal-Alkatetzaren arteko kolaborazioari esker atera da aurrera; horretarako, beharrezko lurrak eman dituzte, eskulana jarri dute, bertako langileak aldi baterako kontratatuz eta auzolanean; edateko ur-sistemaren erabilera iraunkorrerako eta administratiborako beharrezkoa den gaikuntza eskaini dute ere.
Proiektuak Gasteizko Urak S.A. – AMVISAren eta Debako, Durangoko, Laudioko eta Gasteizeko Udalen laguntza izan du.


Partekatu