Gaurkotasun Euskal fondoa

Saharari Kantari kontzertua ETB1en ikusgai larunbat honetan

12 Mai 2026

Joan den otsailaren 28an Bilboko Euskalduna Jauregian saharar herriaren alde egindako Saharari Kantari kontzertua ETB1en ikusi ahal izango da larunbat honetan, maiatzaren 16an, 23:00etan, Oholtzan saioan.

Kontzertua Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren urteurrenaren biharamunean egin zen. Testuinguru horretan, ekimenak esanahi berezia hartu zuen, saharar herriaren erresistentzia, ibilbidea eta autodeterminazio eskubidearen aldarria gogora ekarriz.

Musikaren eta kulturaren bidez saharar herriarekiko elkartasuna adierazteko sortutako ekimenak euskal eta saharar artistak batu zituen eszenatokian.

Era berean, balioan jarri da EITBk elkartasunaren, nazioarteko lankidetzaren eta herrien arteko harremanen aldeko kultur ekimenei emandako babesa eta ikusgarritasuna.

  • Saharari Kantari kontzertuari buruzko informazio gehiago hemen
Share  Partekatu