Gaurkotasun Euskal fondoa

«Sahara: Lurralde Okupatuak» argazki-erakusketa Zarautzen, urriaren 19ra arte

14 Urr 2026

Euskal Fondoak eskainitako «Sahara: Lurralde Okupatuak» argazki-erakusketa Zarautzen dago ikusgai urriaren 19ra arte. Erakusketak Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuen errealitatea ezagutaraztea eta saharar herriaren egoeraren inguruko sentsibilizazioa sustatzea du helburu.

Luali Lebser argazkilariaren 35 argazki zuri-beltzek osatzen dute erakusketa. Irudien bidez, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetako errealitatera hurbiltzeko eta saharar herriak bizi duen egoerari buruz hausnartzeko aukera eskaintzen du.

Garazi Hach Embarek Irizar aktibista euskal-sahararrak bisita gidatua eskaini zuen erakusketan, argazkien testuingurua eta haien atzean dagoen errealitatea azaltzeko. 

Gainera, Zarauzko ikastetxeetako ikasleentzako bisita gidatuak egiten ari dira, gazteen artean Saharako egoeraren inguruko ezagutza eta sentsibilizazioa sustatzeko.

Informazio praktikoa:

  • Erakusketa: Sahara: Lurralde Okupatuak
  • Lekua: Zarauzko Merkatu plazako lehen solairua
  • Noiz: urriaren 19ra arte
Share  Partekatu