Gaurkotasun Euskal fondoa
Papayan-eko eta Chaguiton-eko komunitateek (Suchitoto, El Salvador) edateko ur- eta saneamendu sistemak inauguratu dituzte
Etxez etxe edateko ur- eta ur beltzen tratamendurako sistemak instalatu dira, inguruaren osasungarritasunaren eta Chalchigue ibaiaren deskontaminazioaren mesedetan.
Suchitotoko Udalak, Concertacion de Mujeres eta Garapen Loklareako Colectiva Feminista erakundeak, Eusko Jaurlaritzaren, Euskal Fondoaren eta Henrich Boëll Fundazioaren laguntzarekin, Suchitoto “edateko ur-estaldura osoa duen eta kudeaketan genero-berdintasun erreferente bilakatuko den” El Salvadorreko lehen udalerria izan dadin eraikiko diren edateko zortzi ur-sistemetako lehenengoa inauguratu zuten joan den 2015eko ekainaren 7an.
Honela, udalerriko ur- eta ingurumen- baliabideen kontrol, erabilera eta administrazio fase desberdinetan, emakumeen parte-hartze zabala, gizonekin berdintasunean, sustatzeko egitasmoaren lehen fasea burutu da.


Partekatu