Gaurkotasun Euskal fondoa

Oiongo Udala Euskal Fondoan sartu da

21 Uzt 2022

Erabakia 2022ko uztailaren 13an egindako bileran hartu zuen Udalbatzak

Bertan, estatutuak onartzea, Oiongo Udalari atxikitzea eskatzea eta Eduardo Terroba alkatea ordezkari izendatzea erabaki zen, Euskal Fondoa garapenerako udal-lankidetzaren arloko politikak planifikatu, antolatu eta kudeatzeko tresna egokia dela iritzita.

Arabako Errioxan kokatua, udalerriak 3.546 biztanle ditu eta eskualdeko enpresa guztien % 40, mahastizaintza eta ardogintza sektorekoak gehien bat. Era berean, udalerria osatzen duten hiru herrien ondare artistiko eta kulturala nabarmentzen da: Oion, Labraza eta Barriobusto.

Argazkia: Javier Barreras

Share  Partekatu