Gaurkotasun Euskal fondoa
Mendebaldeko Sahara Memoria Demokratikoaren politika publikoetan txertatzeko manifestua
AFAPREDESA Saharako Preso eta Desagertuen Senideen Elkarteak eta CEAS-Sahara Sahararekiko Elkartasun Elkarteen Estatuko Koordinakundeak, Hegoa, EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuaren laguntzarekin, manifestu bat sustatu dute Mendebaldeko Sahara Memoria Demokratikoaren politika publikoetan txertatzea eskatzeko.
AFAPREDESA Saharako Preso eta Desagertuen Senideen Elkarteak eta CEAS-Sahara Sahararekiko Elkartasun Elkarteen Estatuko Koordinakundeak, Hegoa – EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuaren laguntzarekin, manifestu bat sustatu dute Mendebaldeko Sahara Memoria Demokratikoaren politika publikoetan txertatzea eskatzeko.
Lan hau Hegoak 2010etik Mendebaldeko Saharan garatzen duen lan-ildoaren baitan kokatzen da, Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzaren eta Euskal Fondoaren laguntzarekin. Lan-ildo horren ardatzak izan dira giza eskubideen urraketen ikerketa, memoria historikoaren dokumentazioa eta saharar erakundeen gaitasunen indartzea nazioarteko eragin politikorako.
Urte hauetan guztietan, Hegoak eta saharar giza eskubideen erakundeek elkarlaneko prozesu bat garatu dute, eskubide urraketen dokumentaziotik inpunitatearen aurkako jarraipen, artikulazio eta eragin estrategietara aurrera egiteko. Prozesu horretan, saharar erakundeek eta giza eskubideen defendatzaileek gidatu dituzte sustatutako ekimenak; Hegoak, berriz, aholkularitza teknikoa, laguntza metodologikoa eta prozesu estrategikoen bideraketa eskaini ditu.

Manifestua Espainiako Memoria Demokratikoaren Kontseiluak iragarritako Egia Batzordearen testuinguruan aurkeztu da. Erakunde sustatzaileen ustez, aukera historikoa da Espainiako kolonialismo garaian eta 1975ean hasi zen deskolonizazio amaitu gabean herri sahararrak pairatutako giza eskubideen urraketak aitortzeko.
Manifestuak honako eskaerak jasotzen ditu:
- biktima sahararren aitortza ofiziala;
- artxibo eta erregistro historikoetarako sarbidea;
- Espainiako administrazioaren garaian gertatutakoaren ikerketa independentea;
- auzi sahararra Memoria Demokratikoaren Estatuko Planean txertatzea;
- eta biktimen zein senideen parte-hartze zuzena egia, justizia eta erreparazio prozesuetan.
Era berean, Egia Batzordeak Espainiako Estatuak Mendebaldeko Sahararen deskolonizazio prozesuan izan zituen erantzukizunak ikertzea eskatzen dute.
Euskal Fondoak azpimarratu du garrantzitsua dela Mendebaldeko Saharan memoria historikoaren eta justiziaren aldeko prozesuekin jarraitzea, euskal udal lankidetzak giza eskubideen defentsarekin eta inpunitatearen salaketarekin duen konpromisoa indartuz.
Manifestua (Laburpena euskaraz)


Partekatu