Gaurkotasun Euskal fondoa

Liburuaren eguna. "Udalgintza eta elkartasuna. Diskurtsotik praktikara" gidaren aurkezpena

23 Api 2026

Liburuaren Nazioarteko eguna dela eta,  lankidetza deszentralizatuan funtsezko tresna bat nabarmendu nahi dugu: “Udalgintza eta elkartasuna. Diskurtsotik prkatikara. Tokiko gobernuen agendan nazioarteko lankitza txertatzeko gakoak” izeneko gida.

Gida hau Lankidetza eta Elkartasuneko Funtsen Konfederazioak (CONFOCOS) sustatu du, eta estatuko lankidetza-funtsen ekarpenekin osatu da, besteak beste, Euskal Fondoarena. Gainera, hainbat hizkuntzatara itzuli da, euskara barne, tresna baliagarria eta irisgarria tokiko erakundeen eskura jarriz.

Dokumentuak udalerrien papera azpimarratzen du, mundu mailako erronken aurrean, krisi klimatikoa, desberdintasunak edo giza eskubideen urraketak, erantzun politiko eraldatzaileak garatzeko gaitasuna duten eragile gisa. Izan ere, gidak gogorarazten duenez, nazioarteko lankidetza ez da ekintza sinbolikoa, baizik eta politika publiko bat, justizia globala, berdintasuna eta jasangarritasuna sustatzeko tresna eraginkorra .

Halaber, gidak orientazio praktikoak eskaintzen dizkie tokiko gobernuei: nola txertatu lankidetza udal politiketan, nola lan egin sarean lankidetza-funtsen bidez, eta nola garatu ekintza eraldatzaileak, hala nola lankidetza teknikoa, herritartasun globalerako hezkuntza edo ekintza humanitarioa.

Euskal Fondotik, baliabide hau tokiko erakundeek mundu bidezkoago eta jasangarriago baten eraikuntzan duten eginkizuna indartzeko tresna gisa ulertzen dugu.

Liburuaren Eguna aukera paregabea da ezagutza partekatzeko eta tokikotik globalerako konpromisoa berritzeko.

Share  Partekatu