Gaurkotasun Euskal fondoa

Las que corren dokumentalak udalerrietako bira hasiko du Donostiako estreinaldiaren ondoren

06 Aza 2026

Azaroaren 6an Donostiako Aquariumean estreinatu ondoren, Las que corren dokumentala azaroaren 9an Euskadiko hainbat udal eta gunetan barrena hasiko da. Ekimen honen helburua protagonistetako emakumeen istorioak hartzaile berriei hurbiltzea eta kirolaren, feminismoaren eta emakume indigenen eskubideen inguruko hausnarketa eta elkarrizketarako guneak sortzea da.

ona hemen birako hurrengo hitzorduak:

  • Azaroak 9 | IRUN
    Iruneko Emakumearen Etxeak antolatuta, Palmera Montero zentroan · 18:00etan.
  • Azaroak 10 | LEIOA
    Bilboko EHUko Hezkuntza Fakultatea · Juliana Agirrezala aretoa · 11:00etan.
  • Azaroak 10 | ETXEBARRIKO UDALA
    Kultur Etxea · 18:30ean.
  • Azaroak 12 | BEASAINGO UDALA
    Udaleko Batzar aretoa · 18:00etan.
  • Azaroak 13 | DONOSTIA
    EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea · HEGA, 1.6 gela · 11:00etan.
  • Azaroak 13 | ASTIGARRAGA
    Astigarragako Emakumeen Etxea · 18:00etan.

Proiekzio hauen bidez, Las que corren dokumentalak Guatemalako emakume indigenen bizipenak eta aldarrikapenak ikusarazi nahi ditu. Emakume horiek kirola eraldaketarako, erresistentziarako eta ahalduntzerako tresna gisa erabiltzen dute.

Birak haien istorioak eta ahotsak herri eta udalerri ezberdinetara hurbiltzen jarraituko du, topaketarako, elkarrizketarako eta sentsibilizaziorako guneak sustatuz.

Share  Partekatu