Gaurkotasun Euskal fondoa
Lantegia: feminismoa eta berdintasun politikak El Salvadorren
Gasteizko Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolan antolatutako tailerran prestatzaile gisa jardungo du Morena Herrerak.
Gerra zibilean hamarkada bat igaro ostean, 90eko hamarkadaren hasieran sortu zen El Salvadorreko mugimendu feminista. Garai hartan txirotasuna eta segurtasunik eza zen nagusi. Mugimendu feministaren ibilbidean eragin handia izan zuten batetik, borroka sozialek -bereziki abortua despenalizatzeak, emakumeen kontrako indarkeriak edo ehun-industrian izandako esplotazioak- eta bestetik, berdintasunaren alorrean tokiko eta nazio mailako politikak bultzatzeak. Euskal lankidetzarekin harreman estua izan zuten.
Morena Herrera aktibista feminista da, giza eskubideen defendatzailea eta Lurralde-garapeneko unibertsitate irakaslea. “Las Dignas” emakume elkartearen bazkide sortzaile. “Colectiva Feminista para el Desarrollo Local” elkarteko kide. Duela 10 urtetik hona “Udalerri bidezkoagoak eta demokratikoagoak eraikitzen Cuscatlánen” departamentu-estrategia koordinatu du udal gobernuekin batera.
NORENTZAT:Erakunde feministetako, GGKE eta inplikatutako beste erakunde batzuetako emakume eta gizonentzat.
EGUNA eta ORDUTEGIA: urriaren 20an (asteartea), 16:30etik 20:30era
IZENA EMATEA: urriaren 13ra, hemen: BerdinEskolaVG@vitoria-gasteiz.org
LAGUNTZAILEAK: Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzua / Euskal Fondoa


Partekatu