Gaurkotasun Euskal fondoa
Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioak bere gobernu organoak berriztatu ditu
Lankidetzan diharduten estatuko milatik gora toki erakunde biltzen dituen Konfederazioak bere gobernu organoak berritu zituen 2020ko otsailaren 19an Bilboko Alde Zaharreko Yohn Jauregian, La Bolsa Eraikinean ospatutako Batzar Orokorrean.
Fondo bakoitzeko gobernuak eratu osteko lehen osoko saio honetan, 2020-2023 aldian Kontseilu Konfederalan jardungo duten karguak izendatu ziren. Zuzendaritza organoetako ardura nagusiari dagokionez, Santa Coloma de Gramaneteko alkate (Bartzelona) eta Fons Catalako presidente Nuria Parlonek Nigrango alkate (Pontevedra) eta Fondo Galegoko presidente Juan A. Gonzalezen txanda hartu du. Bera presidenteorde izango da aurrerantzean.
Kontseiluko gainontzeko kideek beste hainbat erakundetako ordezkariak dira, hala nola: Euskal Fondoa (Ernesto Sainz, Aguraingo alkatea), Fons Menorqui (Susana Mora, Consell Insularreko presidentea), Fondo Andaluz –FAMSI (Ignacio Caraballo, Huelvako Diputazioko presidentea), Fondo Extremeño –FELCODE (Mª del Rosario Cordero, Caceresko Diputazioko presidentea), Fons Mallorqui (M. Antonia Mulet, Algaidako alkatea), Fons PItius (Eivissako udaleko zinegotzia) y Fons Valencía (Alvaro Escorihuela, Vila-realgo udaleko zinegotzia).


Partekatu