Gaurkotasun Euskal fondoa

Kubako espezialista batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko Departamentuarekin truke teknikoko misioa egiten dute

22 Eka 2015

Ekainaren 15a eta 19a bitartean, eta Euskal Fondoak Habana Hiriko Historialariaren Bulegoarekin mantentzen dituen kolaborazio harremanen baitan, bisita instituzionalez eratutako agenda bat burutu da.

Misioaren xedea Gipuzkoako lurraldean ezgaitasunaren bat duten pertsonei bai arreta mailan bai txertatze sozial eta laboralerako laguntzan eskaintzen diren zerbitzuen gainean zuzeneko informazioa ematea izan da.

Habanako Hiriko Historialariaren Bulegoaren kudeaketa- eta arreta sozialeko programetako arduradunek foru-erakundeak eta espezializatutako entitate desberdinek (Uliazpi Fundazioa, GUREAK, ATZEGI, GAUTENA, ASPACE, ELKARTU, Aita Menni, Goyeneche edo IZA zentroa) eskaintzen dituen zerbitzu bisitatu dituzte.

Honela, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek 2014an Kubara arreta sozialerako esparruan kolaborazio-abagune berriak identifikatzeko asmoz egin zuten bisita teknikoari jarraipena eman zaio.

Share  Partekatu