Gaurkotasun Euskal fondoa

"Korrikalariak/ Las que corren", Guatemalako kirolari, feminismoari eta emakume indigenen eskubideei buruzko dokumentala

30 Urr 2026

Euskal Fondoak ekoitzitako filmak erakusten du kirola erresistentzia eta eraldaketa sozialerako tresna izan daitekeela.

 Donostiako Udalean, «Korrikalariak» dokumentala aurkeztu da. Raúl San Román Otegik eta Alex Azkunaga (Ikaika Media) zuzendutako eta Euskal Fondoak ekoitzitako dokumental horrek Guatemalako emakume indigenen esperientziak erakusten ditu, bai eta berdintasunaren alde eta kirolaren bidez beren eskubideak defendatzeko egiten duten borroka ere.

Filma Euskal Fondoak Guatemalan duela hiru hamarkada baino gehiagotik egiten ari den nazioarteko lankidetza-lanaren barruan kokatzen da. Protagonisten istorioen bidez, dokumentalak hainbat prozesu komunitario erakusten dizkigu, emakumeen eskubideak defendatzen, indarkeriei aurre egiten eta komunitate berdinzaleagoetarantz aurrera egiten laguntzen dutenak.

Arantxa López Kultura Aniztasuneko eta Gizarteratzeko zinegotziak eta Euskal Fondoko Zuzendaritza Batzordeko kideak azpimarratu du garrantzitsua dela errealitate horiek herritarrengana hurbiltzea eta emakumeek gizartea eraldatzeko prozesuetan duten zeregina aitortzea. "Korrikalariak" izeneko dokumentalak erakusten dizkigu, hainbat esperientzien bitartez, berdintasuna eraikitzeko modu asko daudela ?ohikoez gain?, hala  nola emakumeei entzutea, haien eskubideak aitortzea eta komunitateetan lideratzen duten prozesuetan laguntzea. Lankidetza publikoak loturak estutzen eta ekimen horiek ikusarazten laguntzen digu", adierazi du.

Dokumentalaren ardatzetako bat 2014an Ak'Wank emakumeen lasterketaren eta Behobia-Donostia lasterketaren artean hasitako senidetzea da, Fortuna Kirol Elkarteko presidente Enrique Cifuentesek ordezkatuta. Ekimen horren helburua da Alta Verapazen udal kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegia txertatzen duten prozesuak sustatzea. Testuinguru horretan, korrika egiteak kirol-jarduera gainditu egiten du, eta partaidetza, errebindikazio eta erresistentzia feministarako modu bihurtzen da.

Bestalde, Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotziak azpimarratu du kirolak gaitasuna duela balioak sustatzeko eta lehiaketatik harago doazen aukerak sortzeko. "Kirola parte hartzeko esparruak irekitzeko, autonomia sustatzeko eta gizarte berdinzaleago baterantz aurrera egiteko tresna izan daiteke. Dokumental honek jasotzen dituenen moduko istorioek gogorarazten digute emakumeei kirola egiteko aukera bermatzeak esparru publikoak okupatzeko eta beren komunitateen bizitzan erabat parte hartzeko eskubidea aitortzea ere esan nahi duela", adierazi du.

Dokumentalaren trailerra

Dokumentalaren estreinaldia azaroaren 6an izango da, 18:00etan, Donostiako Aquariumean. Haren protagonistetako hiru izango ditu: Dilia Co Coy, Alta Verapaz Departamentuko gobernadorea; María Xol, Emakume Indigenaren defendatzailea (DEMI) eta Inocenta Macz, Demokraziarako Ekimen Zibila Fundazioaren koordinatzailea (INCIDE).

Share  Partekatu