Gaurkotasun Euskal fondoa

Irailak 8: Kooperanteen Eguna

07 Ira 2004

Irailak 8an Kooperanteen Eguna ospatzen da, nazioarteko lankidetzan lan egiten dutenen jarduna ikusarazteko eta, hainbat esparrutatik, gizarte bidezkoagoak, berdinzaleagoak eta solidarioagoak eraikitzen egiten duten ekarpena aitortzeko eguna.

Euskal Fondoak ere bat egiten du jardunaldi honekin, Aitor Joseba Landa GarcĂ­a-Uceda, Euskal Fondoaren Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Bulegoko arduradunaren, esperientzia ezagutaraziz. Bideoan, lankidetzaren esparruan egiten duen lana azaltzen du.

Insertar video Aitor

Lankidetza udalerrietatik ere eraikitzen da, lurraldeen eta erakundeen arteko ezagutza eta esperientzien trukearen, bidelagun izatearen eta elkarlanaren bidez. Esparru horretan, kooperanteek funtsezko eginkizuna dute prozesu horiek ahalbidetzeko eta elkartasun- eta lankidetza-loturak sendotzeko.

Lurraldeak lotzen dituen, ikaskuntzak partekatzen dituen eta lankidetza-harreman sendoago eta eraldatzaileagoak eraikitzen laguntzen duen lana.

Share  Partekatu