Gaurkotasun Euskal fondoa

"Hemen bai borroka egiten da" kanpaina: dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Euskadiko hainbat udalerritan, Azaroaren 25aren harirara

17 Aza 2025

Euskal Fondoak “Hemen bai borroka egiten da” kanpaina abian jarri du. Sentsibilizazio-ekimen honen bidez, azaroaren 25a –Emakumeen aurkako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, kanpainaren izen bereko dokumentala hainbat udalerritan proiektatuko da, azaroaren 17tik 26ra. Saio bakoitzean solasaldia izango da Angélica Rivas, Garapen Lokaleko Feministen Kolektiboko ordezkariarekin  (El Salvador), eta Euskal Fondoko ordezkariekin.

Kanpainaren helburua  El Salvadorren egiten diren borroka feministak ezagutaraztea da, bertako erakundeen lana eta udal eremuko politikek emakumeen eskubideen defentsan duten garrantzia azpimarratzea da. Jarduera Euskal Fondoaren sentsibilizazio eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza lerroaren baitan kokatzen da.

 

Parte hartzen duten udalerriak eta datak

- Hondarribia – Azaroak 17
  Kultur Etxeko Areto Nagusia – 18:00

- Elorrio – Azaroak 18
  Iturri Kultur Etxea – 18:00

- Zumaia – Azaroak 19
  Zumaiako Emakumeon Etxea – 18:30

- Berriz – Azaroak 20

  Berrizko Kultur Etxea – 19:00

- Soraluze – Azaroak 24
  Polikiroldegia – 18:00

- Mallabia – Azaroak 25
  Kontseju Zarra / Erabilera Anitzeko Espazioa – 19:00

- Pasaia – Azaroak 26
  Antxoko Kultur Etxea – 18:00–19:30

Muskiz, Gorbeialde eta Leitza  udalerrietan ere dokumentalaren emanaldia eta solasaldia antolatu ziren urrian. Horrela, ekimenarekin bat egin duten tokiko erakundeen sarea are gehiago zabaldu da.

 

El Salvadorreko ikuspegi feministak hurbiltzen dituen dokumentala

“Hemen bai borroka egiten da” dokumentalak emakume salvadortarren testigantzak, antolaketa-prozesuak eta indarkeriaren aurkako erresistentziak jasotzen ditu.

Dokumentalaren aurretik, Euskal Fondoak El Salvadorren tokiko erakunde feministekin eta udal-erakundeekin elkarlanean garatzen dituen proiektuen inguruko azalpen laburra eskainiko da, testuingurua kokatzeko eta lurraldean egiten den lana hobeto ulertzeko.

Angélica Rivasek, Garapen Lokaleko Feministen Kolektiboko kideak, ikus-entzunezkoaren edukietan sakontzeko eta herritarrekin solasaldi ireki bat izateko aukera emango du.

Ekimen honen bidez, Euskal Fondoak berdintasunarekiko eta lankidetza feministarekiko duen konpromisoa berresten du, tokiko eta nazioarteko errealitateak lotzen dituzten ekintzak bultzatuz eta emakumeen eskubideen aldeko ikuspegi zabala eta solidarioa sustatuz.

Share  Partekatu