Gaurkotasun Euskal fondoa

Getxotik Mundura Mundutik Getxora topaketek bere XX. urteurrena ospatuko du larunbatean Areetan

10 Aza 2017

Datorren larunbatean, azaroak 11 Getxoko Udalak antolatutako Getxotik Mundura Mundutik Getxora Topaketa solidarioaren XX.edizioaren jarduera nagusiak izango dira

Ohi bezala, Areetako Geltokian jarritako karpapean, egun osoan zehar GGKEn Azoka bisitatu ahal izango da, hainbat tailer egingo dira eta Gani Mirzoren kontzertua entzun ahal izango da, besteak beste. “ Aurten hogeigarren edizioa ospatuko dugu, eta horrek txirotutako herrialdeetan proiektuen eta getxotarren artean beste errealitate batzuk aditzera ematen dituzten sentsibilizazio ekimenen aldeko etengabeko lana uzten du agerian. Hobe izango litzateke horrelakoak egin behar ez izatea, horrek esan nahi izango lukeelako mundua ondo dabilela, baina horrela ez denez, 20.urteurrenera heltzeak Getxoko udalerriaren konpromiso solidarioa erakusten du.  Topaketa honetan lankidetza eta Garapen Iraunkorreko Helburuen aldeko lana hurbiltzen ditugu herritarrengana Bidezko Merkataritza, Giza Eskubideak eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bezalako gaiak jorratzearekin batera, hilabete osoan zehar antolatutako jarduera ugariren bitartez, horietariko asko beste entitate batzuekin elkarlanean antolatuta”, nabarmendu du Irantzu Uriartek, Garapaneko Lankidetzako zinegotziak. 

â??Ikus bideoa 1 bideoa 2

â??Ikus EGITARAUA

â??Ikus Mendebaldeko Sahara: Giza Eskubideen urraketen inguruko HITZALDIA 

Share  Partekatu