Gaurkotasun Euskal fondoa
Gaztenpatia programak VIII. edizioa itxi du Kulturarteko topaketarekin
Gaztenpatiaren VIII. Topaketa Interkulturala Gasteizen, Donostian eta Bilbon egin zen irailaren 29tik urriaren 3ra, eta bertan parte hartu zuten irakasle eta proiektuen arduradunek, EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak, Euskal Fondoak, ikasleek eta proiektuetako kontraparteek, euren esperientziak partekatuz
Gaztenpatia Euskal Fondoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) bultzatutako ekimena da, euskal unibertsitate-komunitateari nazioarteko lankidetza hurbiltzeko.
Topaketak aukera eman zuen Euskal Fondoak bultzatutako proiektuak gertutik ezagutzeko eta gazteriaren rolaren inguruan hausnartzeko, mundu bidezkoago baten eraikuntzan.
Topaketaren laburpenaren bideoa ikusgai:
Ekimen honen bidez, Euskal Fondoak bere konpromisua berresten du alnkidetzaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioan, gazteei ekintza solidarioen garrantzia hurbilduz.


Partekatu