Gaurkotasun Euskal fondoa

Gaztenpatia Kulturarteko VIII. Topaketa: Euskal Fondoaren eta EHUren ekimena

24 Ira 2025

Gaztenpatia Kulturarteko VIII. Topaketa irailaren 29tik urriaren 3ra egingo da, hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune gisa. Topaketa hau Gaztenpatia programarekin lotuta dago, eta programa hori Euskal Fondoa eta EHUren arteko ekimena da.

Programaren bidez, unibertsitateko ikasleek aukera dute beren praktikak —curricularrak zein boluntarioak— eta Gradu Amaierako Lanak Euskal Fondoaren erakunde eta bazkideek El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan garatzen dituzten proiektuetan egitekoa.

Topaketak ikasleak, irakasleak eta lankidetza-eragileak biltzen ditu, esperientziak partekatzeko, gazteriaren papera gizarte-eraldaketako prozesuetan balioan jartzeko eta esparru akademikoaren eta deszentralizatutako lankidetzaren arteko lotura sendotzeko.



Ekimena horren bidez, Euskal Fondoak bere konpromisoa berresten du lankidetzaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioan, belaunaldi berriei hurbilduz tokiko erakundeek eta udalerriek egiten duten ekintza solidarioaren garrantzia eta horrek gizarte bidezkoago eta jasangarriagoak eraikitzeko duen eragina.

+ Informazio gehiago 

Share  Partekatu