Gaurkotasun Euskal fondoa
Eusko Jaurlaritzak bederatzi hitzarmen onartu ditu lankidetza programetarako, 2,4 milioi guztira
2014ko abenduaren 23ko Gobernu Kontseiluan baimendutako hitzarmenak aurten Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez onartu dituen 158 lankidetza proiektuetako batzuk dira. Laguntza, programa eta proiektu horietarako emandako diru laguntzak guztira 48 milioi eurokoak dira.
Erabaki horren bitartez, baimena ematen da lankidetza-hitzarmena sinatzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Euskal Fondoaren artean, Suchitoto herriko (El Salvador) biztanleen ura izateko giza eskubidea bermatzen laguntzeko proiektu bat finantzatzeko, ur-baliabidearen herri-kudeaketa eraginkor, jasangarri eta genero-ekitateduna eginez.
Era berean, baimena ematen da lankidetza-hitzarmena sinatzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Euskal Fondoaren artean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoarekiko udal-, foru- eta autonomia-lankidetza koordinatzeko proiektua finantzatzeko.
Euskal Fondoari Suchitoto herrian gauzatu beharreko egitasmora 450.000 euro bideratuko ditu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta 138.928 euro Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoarekin erakundeak koordinatzeko proiektua finantzatzeko.


Partekatu