Gaurkotasun Euskal fondoa
Euskal Fondoaren Zuzendaritza Batzordea Zamudion bildu da 2026ko Lan Planean aurrera egiteko
Joan den otsailaren 10ean, Zamudioko Udalak Euskal Fondoaren Zuzendaritza Batzordearen bilera hartu zuen.
Saioan, finantzaketaren egoera eta martxan dauden ekimenen gauzatze-maila aztertu ziren, baita 2026ko Lan Planaren aurrerapena ere. Halaber, hurrengo Ohiko Batzar Nagusia apirilaren 22rako deitzea adostu zen.
Euskal Fondoaren elkartean parte hartzeak udal-lankidetzako sare egonkor batean sartzea eta garapenerako lankidetzarekiko konpromiso iraunkorra hartzea dakar.

Bazkide diren tokiko gobernuek aurrekontu-partida egonkor bat bideratzen dute, eta egitura komun baten sostenguari laguntzen diote; horri esker, nazioarteko lankidetza-proiektuak eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta sentsibilizazio ekintzak modu bateratuan kudeatzen dira.


Partekatu