Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak sentsibilizazioren eta garapenerako hezkuntzaren alorreko proiektu europar batean parte hartuko du

15 Urr 2014

“EAThink2015: 2015 Garapenaren Europako Urtean aldaketarako ikaskuntza orokorra; gazteriaren Europako konpromisoa eskola baratzak eta elikagaien sistema jasangarriak sustatzeko” proposamena 2014ko UE DEAR deialdian aurkeztua eta onartua izan da.

Hamabi herrialdetako erakundeen elkarte zabal batek gauzatutako ekimen bateratua da;  Euskal Fondoa elkarteaz gain, Hezkuntza Globalean,  garapen iraunkorrerako Hezkuntzan, sentsibilizazioan eta herritarren mobilizazioan esperientzia handia duten Europako hainbat GKE, elkarte, fundazio eta sarek parte hartzen du.

Esku-hartzea Iparra- Hegoa interdependentzian  eta elikagaien segurtasunean  oinarritzen da; irakasleek proposatutako eta Web 2.0 tresnen bidez partekatutako modulu esperimentalen bitartez;  eta  lehen eta bigarren hezkuntzako gazteen parte hartze aktiboaren bitartez.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailaren babesa du eta 2015ko urtarrilean jarriko da martxan. 

Share  Partekatu