Gaurkotasun Euskal fondoa
EUSKAL FONDOAk LinkedInen kanal berria ireki du
04 Ots 2026
EUSKAL FONDOAk LinkedIn sare sozialean kanal berria martxan jarri du, komunikazio-kanalak zabaltzeko eta erakunde publikoek bultzatzen dituzten nazioarteko lankidetza-proiektuei ikusgarritasun handiagoa emateko.
Kanal honen bidez, sentsibilizazio-ekintzak, proiektuak eta berriak partekatuko dira, lankidetza publikoaren lana ezagutarazteko eta haren eragina zabaltzeko.
LinkedIn-eko kanal berria informazio- eta topagunea izango da, EUSKAL FONDOAren jardueraren jarraipena egin nahi duten erakundeentzat, profesionalentzat eta interesa duten pertsona guztientzat.
EUSKAL FONDOAren LinkedIn kanala jarraitzeko hemen:
linkedin.com/company/euskalfondoa



Partekatu