Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak Lankidetza eta Elkartasun Funtsen Konfederazioen Batzar Nagusian parte hartu du Bartzelonan

22 Ira 2025

Lankidetza eta Elkartasun Funtsen Konfederazioak  lankidetza deszentralizatuaren erreferente gisa duen papera sendotu du.

Lankidetza eta Elkartasun Funtsen Konfederazioak (CONFOCOS) irailaren 18an egin zuen Batzar Nagusi Arrunta Bartzelonako Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen (CGLU) egoitzan. Bertan izan ziren Konfederazioa osatzen duten bederatzi lurralde-funtsetako lehendakaritzak eta talde teknikoak, horien artean Euskal Fondoak.

CONFOCOSeko lehendakari Jordi Cuadrasen eta CGLUko idazkari nagusi Emilia Saizen hitzekin ireki zen saioa. Udal lankidetzaren balioa azpimarratu zuten  demokrazia indartzeko tresna gisa.

Elburgo/Burgeluko alkateak eta Euskal Fondoako lehendakaria den Nati López de Munainek, euskal esperientzia partekatu zuen deszentralizatutako lankidetzan, eta euskal udal-mugimenduaren konpromisoa berretsi zuen mundu bidezkoagoa, iraunkorragoa eta ekitatiboagoa eraikitzeko.

 

Gazako (Palestina) genozidioaren aurkako adierazpena

Batzarraren erabakirik garrantzitsuenetako bat Gazan (Palestina) gertatzen ari den genozidioaren aurkako adierazpen instituzionala egitea izan zen, Nazio Batuen Nazioarteko Ikerketa Batzorde Independenteak egindako txostenaren oinarrian. Lankidetza-funtsek, Euskal Fondoa barne, gaitzetsi zuten biztanleria zibilaren aurkako erasoa, eta laguntza humanitarioa berehala sartzea eskatu zuten.

Deskargatu hemen adierazpen instituzionala.

Balantzea eta hurrengo urratsak

Egun osoan zehar, 2024ko kontu auditatuak onartu ziren, 2025eko jarduerak berrikusi ziren eta hainbat gai nagusi landu ziren: dirulaguntzen kronograma, Tokiko Gobernuen eta Nazioarteko Lankidetzaren IV. Estatu Topaketaren prestaketa (2027an Extremaduran egingo dena) eta Dirulaguntzen Dekretuaren aurkako errekurtsoari buruzko jarrera.

Batzarrak azken hilabeteetan egindako lan bateratua ere balioan jarri zuen, Gandían egin zen III. Estatu Topaketa bezalako mugarriak azpimarratuz.

CONFOCOS, espazio partekatua

Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioak (CONFOCOS) mila toki erakunde baino gehiago biltzen ditu, 9 lurralde fondotan bilduta: horien artean Euskal Fondoak, tokiko lankidetza deszentralizatuaren koordinazio eta erreferentzia gune honetan euskal munizipalismoaren ahotsa jartzen duena.

Asanblada honen bidez, Euskal Fondoak eta gainerako fondoek elkarrekin lan egiteko konpromisoa sendotzen dute, udalgintza solidariotik abiatuta, CONFOCOS nazioarteko lankidetzan estatuko erreferente gisa sendotuz

Share  Partekatu