Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioaren koordinazio bileran parte hartu du

22 Urt 2026

Euskal Fondoak Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioaren (CONFOCOS) koordinazio bileran parte hartu du Bartzelonan. Lankidetza  munizipalistaren koordinaziora eta indartzera bideratutako lan espazioa da.

Bileran zehar, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziarekin (AECID) eta Garapen Jasangarriko Politiken Zuzendaritza Nagusiarekin (DGPOLDES) lankidetzan sustatutako proiektu eta hitzarmenen jarraipena egin da.

Era berean, 2026an koordinazioan landuko diren ekintza eta jardueren kronograma eta funtsezko mugarrien plangintza zehaztu da, udal-lankidetzaren koordinazioa, eraginkortasuna eta eragina indartzeko asmoz.

 

Euskal Fondoaren parte hartzea bilera hauetan udal-lankidetzarekin eta sareko lanarekin duen konpromisoaren barruan dago. Honela,  bilera hauetan parte hartzea etorkizuneko erronketarako  oso baliagarria da politika publiko koordinatuagoak eta lerrokatuagoak eraikitzeko.

Share  Partekatu