Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak eta Ipar Cuscatláneko Udal Alkatetzak gazteen enplegagarritasunerako ekintza berriak bultzatzen dituzte

15 Mai 2026

Euskal Fondoak El Salvadorreko Ipar Cuscatlán udalerriko Suchitotora jarraipen eta ebaluazio bisita egin du, udalarekin batera sustatutako “Ipar Cuscatláneko gazteen enplegagarritasunerako eta ekintzailetasunerako prestakuntza” proiektuaren esparruan.

Bisitan zehar, Euskal Fondoak Ipar Cuscatlaneko Udal  Gazteria Politika aurkezpenean ere parte hartu zuen. Ekimen horren helburua gazteen parte-hartzea sustatzea eta udalerriko gazteei prestakuntza, enplegua eta garapen aukerak hobetzeko politika publikoak indartzea da.

Halaber, lan bilerak egin ziren Cuscatlán Norteko udalarekin, udalerriko Emakumeen Etxean, lurraldean garatzen ari diren erakundeen arteko koordinazioa eta elkarlana sendotzen jarraitzeko.

Proiektuaren helburua Suchitotoko Lanbide Heziketarako Zentro Teknikoa (CFTV) indartzea da, Ipar Cuscatláneko  prestakuntza teknikorako eta gazteen enplegagarritasunerako erreferentziazko gunea baita. Bereziki emakume gazteen parte-hartzea sustatzen du, eta laneratzeko, praktika profesionalak egiteko eta autoenplegurako aukerak sortzen ditu, Tokiko Garapen Ekonomikorako Unitatearekin (UDEL) koordinatuta egindako lanaren bidez.

Proiektua Euskal Fondoak tokiko garapen prozesuak laguntzeko egiten duen apustuaren parte da; izan ere, gazteen aukerak zabaltzen eta udal gaitasunak indartzen laguntzen du, ekitatearen eta elkarlanaren ikuspegitik.

Share  Partekatu