Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak bisita instituzionala egin du El Salvadorrera, euskal udalerriek babestutako proiektuen eragina ezagutzeko

08 Urt 2026

Euskal udal ordezkariek eta Euskal Fondoko teknikariek osatutako ordezkaritza El Salvadorren izan zen abenduaren 1etik 9ra, euskal administrazioek lagundutako proiektuen eragina bertatik bertara ezagutzeko. Bisita honetan,  erakunde aliatuekin bildu dira eta ura eta saneamenduaren, berdintasunaren eta tokiko garapen ekonomikoaren lankitza arloko proiektuen jarraipena egiteko aukera izan dute.

Bisita honen bidez, ekimenen bilakaera aztertu da, bereziki Morazán, La Unión, Usulután, Sonsonate eta Cuscatlán departamentuetakoak. Herrialde hauetan garatu diren proiektuetan ura, giza eskubideak, emakumeen autonomia, gazteen enplegutasuna eta lurraldearen kudeaketa jasangarriarekin lotutako gaiak landu dira.  

Bisitatutako proiektuak:

Jarraitutako proiektuen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

• Ura eta saneamendua Ipar Morazanen

El Volcancilloko eta Cantón Soledadeko hornidura-sistemak berrikusi ziren. 1.400 pertsona baino gehiagori, komunitatearen sendotzearen eta azpiegitura berrien bidez,  ura eskuratzeko aukera hobetu zen.

Proiektuaren informazio gehiago: El Volcancillo Fase II // Cantón Soledad Fase I

•  AKUAL programa (Euskadi-Erdialdeko Amerika)

Ordezkaritzak San Alejo, San Jorge eta Ciudad El Triunfo hirietan programaren aurrerapenak ezagutu zituen. Proiektua ura eta saneamendua izateko eskubidea bermatu, gaitasun teknikoak indartu eta Erdialdeko Amerika eta Euskal Herriko erakundeen arteko lankidetza sustatzera bideratuta dago.

Proiektuaren informazio gehiago

  • Emakume eta gazte ekintzaileentzako aukerak Los Izalcos Mikroeskualdean

2024-2030 Turismo Garapenerako Planaren aurrerapenak aurkeztu ziren. Planak ibilbide turistikoak eta ekintzailetzak bultzatzen ditu Sonsonaten, emakume eta gazteengan arreta berezia jarriz.

Proiektuaren informazio gehiago

•  Enplegagarritasunerako prestakuntza Ipar Cuscatlan 

Suchitotoko Prestakuntza Teknikoko Zentrora egindako bisitan, emakume gazteen enpleguari, autoenpleguari eta sendotze ekonomikoari lotutako prestakuntza-eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten.

Proiektuaren informazio gehiago

Berdintasunerako lurralde-estrategiak

San Salvador, Cuscatlán, Sonsonsonate eta Usulutan udalerrietan, indarkeriak prebenitzeko, zainketen erantzunkidetasuna sustatzeko eta emakumeek parte hartzeko espazioak indartzeko ekintzak baloratu ziren.

Proiektuaren informazio gehiago

•  El Salvadorreko Suhiltzaileentzako prestakuntza espezializatua

Proiektuak Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntza du,  Lankidetza eta Elkartasunerako Fondoen Konfedrazioaren eta Euskal Fondoaren arteko hitzarmenaren bidez. Ekimenak suhiltzaileen gaitasun teknikoa hobetzen laguntzen du arrisku kimikoko gaietan eta suteetan.

Proiektuaren informazio gehiago

Bilera instituzionalak

Besteak beste, SICA, ANDA El Salvador, AyA Costa Rica, Espainiako Enbaxada eta AECIDekin bildu ziren, baita Cuscatlan Norte, Suchitoto eta Aguilareseko alkate, udal-talde eta emakume-elkarteekin ere.

Gune horiei esker, beharrak berrikusi, emaitzak partekatu eta Erdialdeko Amerikako erakundeen eta Euskal Fondoaren bidez lankidetzan aritzen diren euskal udalerrien arteko koordinazioa indartu zen.

Euskal Fondoari aintzatespena

Bisitan, Erdialdeko Amerikako Etxean ospatutako “Ur eta saneamenduan egindako bidea” ekitaldian, Euskal Fondoak aitorpen berezia jaso zuen SICA ("Erdialdeko Ameriko integrazio-sistema") egoitzan, AKUAL programarekin eta FOCARD-APSekin elkarlanean egindako ibilbideagatik. Saria Natividad Lopez de Munaini, Euskal Fondoaren presidenteari, eta Juan Manuel Balerdiri, erakundearen zuzendariari, eman zieten.


Keinu honen bidez, EAEko udalerriek SICA eskualdean ura eskuratzeko duten konpromisoa aintzatesten da.
 

 Lurraldean eragina duen Udal-lankidetza

Bisita instituzional honekin, Euskal Fondoaren eta udal kideen lankidetza munizipalistaren eredua eta konpromisoa berretsi egiten da. Elkarlanean, erakuntzunkidetasunean eta erakundeen sendotzean oinarritua dagoen eredua. Ikuspegi horren bidez, ura eskuratzeko aukerak, tokiko garapena, berdintasuna eta lankidetzan diharduten komunitateentzako aukerak hobetzeko lan egiten da.

 

Share  Partekatu