Gaurkotasun Euskal fondoa
Euskal Fondoak bat egin du Gandiako adierazpenarekin
Euskal Fondoak bat egiten du Gandiako adierazpenarekin, funtsek eraldaketa sozialarekin eta justizia globalarekin duten konpromisoa balioan jartzen duena.
2025eko maiatzaren 23an eta 24an Gandian egindako topaketaren harira onartutako adierazpenak lankidetza deszentralizatu eraldatzailea, feminista eta munizipalista defendatzen du.
Euskal Fondoak bat egiten du adierazpen horretan jasotako printzipioekin, eta gure egiten ditu. Adierazpen horrek hau berresten du:
1. Giza eskubideen defentsa, lankidetzaren ardatz nagusi gisa.
2. Kooperazio eraldatzaile, feminista eta munizipalista baten aldeko apustua.
3. Gizarte-erakundeek eta komunitate-erakundeek aldaketaren protagonista gisa duten zeregina aitortzea.
4. Erakundeen, herritarren eta gizarte-erakundeen arteko aliantzak indartzea.
5. Lankidetza publikoa, gardena eta guztien ongian oinarritua bultzatzea.
6. Hegoalde Globaleko komunitateei laguntzea, garapen-prozesuetako eragile giltzarri gisa.
7. Lankidetza deszentralizatuarekiko konpromiso politikoa eta instituzionala indartzea.
8. Tokiko esparrutik erronka global handiei laguntzea, hala nola bakeari, berdintasunari edo jasangarritasunari.
9. Zailtasunak zailtasun, lankidetza munizipalistari eusten dioten tokiko gobernuen aintzatespena.
10. Ekintza bateraturako deia, aliantza anitz hori sendotzeko, lurraldetik, pertsonekin, munduarentzat.
Adierazpenaren eduki osoa Lankidetza eta Elkartasun Funtsen Konfederazioaren web orrian kontsulta dezakezu: GANDIAKO ADIERAZPENA


Partekatu