Gaurkotasun Euskal fondoa

Eskualdeko eta tokiko gobernuak, giza garapen iraunkorra lortzeko giltza dira

17 Eka 2016

Hau da ekainaren 14an, Garapenerako Europako Jardunaldien bezperan, Bruselan ospatu zen "Integrated Territorial Partnerships and the SDGs: how to “leave no one behind”  mintegiaren ondorio nagusia.

Eusko Jaurlaritzak eta Periferiako eta Itsasertzeko Europako Eskualdeen Konferentziak (CRPM) PLATFORMA eta ART ekimena Programa Nazio Batuen Erakundeak (UNDP) laguntzarekin batera antolatutako mintegian, tokiko eta eskualdeko gobernuek berriki onartutako garapen iraunkorraren aldeko 2030 Agendaren esparruaren barruan,  XXI mendean, pobrezia eta desberdintasuna, klima-aldaketa eta hiri iraunkorrak bezalako giza garapenaren arazo globalei aurre egiteko bete dezaketen ezinbesteko  papera jorratu zen.

Eskualdeko eta tokiko gobernuetako ordezkariek (Euskal Fondoa eta Gasteizko Udala, besteak beste), baita Europako Batzordeko, UNDPeko eta Lankidetzarako eta Garapen Ekonomikorako Erakundearekin eta Garapenerako (OECD) goi mailako funtzionarioek, eskualdeko eta tokiko gobernuek herritarrei zerbitzu publikoak eskaintzen duten hamarkadatako esperientzia erabiliz eta parez pareko gaikuntza-ekimenen bitartez, beren lurraldeetako beste eragile kritikoekin - sektore pribatua, akademikoa eta gizarte zibilaren erakundeak- batera Agenda 2030 nola aplikatu eta bertakotu daitekeen aztertu zuten.

Lankidetza deszentralizatua ekimenetan koherentzia,  eraginkortasuna eta kontuen gardentasuna sustatzeko tresna eta berrikuntzak partekatu ziren.

Garapen eragile guztien harmonizazioa eta lerrokatzea funtsezkotzat jo ziren,   Garapen Iraunkorraren Helburuen - GIH tokiko ezarpenari lotutako erronkei era eraginkorrean aurre egiterakoan. Era berean, gobernu onak eta hainbat mailako sektorearteko konponbideak lortzeko GIHen ezartzeko beharrezko diren koordinazio bertikal- eta horizontal- gaiak zehatz-mehatz eztabaidatu ziren.

Share  Partekatu