Gaurkotasun Euskal fondoa
El Salvadorreko eta Costa Ricako ordezkaritza baten bisita AKUAL programaren baitan,
18 Ots 2023
El Salvadorreko Akueduktuen eta Estolderien Administrazio Nazionaleko (ANDA) eta Costa Ricako Akueduktuen eta Estolderien Institutuko (AyA) ordezkaritza baten visita izan dugu egunotan, ur- eta saneamendu-sistemen eraginkortasunari laguntzeko tresna tekniko eta teknologikoen erabilerari buruzko esperientziak trukatzeko AKUAL programaren barruan.
AKUAL nazioarteko lankidetzarako erakundeen arteko ahalegina da, eta, maila desberdineko erakunde publikoez gain (autonomikoa, forala eta udalekoa), Euskadiko eta Nafarroako ur-enpresa operadore nagusiek ere parte hartzen dute.


Partekatu