Gaurkotasun Euskal fondoa
EDLS-European Days of Local Solidarity
EDLS-European Days of Local Solidarity, hain zuzen ere, PLATFORMA Europako hiri eta eskualdeen Sareak sustaturiko egitasmo bat da. PLATFORMA sareak aktiboki parte hartzen du mundu osoko hezkuntzan eta nazioarteko lankidetzan, Europako Batzordearen laguntzarekin.
Urte honetan, besteak beste, Parisek, Barcelonak, Romak, Getxok eta Vidzemek parte hartuko dute.
EDLS kanpainaren barruan hainbat jarduera antolatzen dira bai eskualde-mailan bai estatu osoan, lankidetza deszentralizatua agenda globalaren elementu garrantzitsutzat jotzeari begira. Herritarrak engaiatu nahi dira horretarako, tokian tokiko erronkak mundu osoko helburuekin lotu ahal izan daitezen.
Ildo horretatik, tokiko agintariei eta herritarrei kontzientzia harrarazi nahi zaie Nazio Batuen Biltzar Nagusiak 2015eko irailean ezarri zuen garapen iraunkorrari buruzko Agenda 2030 berriaren inguruan. Halaber, garapen iraunkorrerako 17 helburuak eta agenda osatzen duten 169 erronkak betetzearekin lotutako egitasmoak sustatu nahi dira.
2016ko jardunaldiaren lehen edizio honetan, Euskal Fondoak, PLATFORMAk eta Getxoko Udalak garapen iraunkorrerako 12. helburua (kontsumo- eta ekoizpen-eredu iraunkorrak bermatzea) Euskal Herrian zabaldu eta sustatu asmo dute.
Egitaraua ikusteko sakatu HEMEN.
Parte hartzera animatu zaitez!
Lekua mugatuta edukiera bete arte; izena emateko: euskalfondoa@euskalfondoa.org


Partekatu