Gaurkotasun Euskal fondoa
Edateko ur-sistema hobetu da Villa El Rosarioko hirigunean
Ur-hartze eta banaketa sistema berriztatzearekin, Villa El Rosarion (El Salvadorren) bizi diren 1300 pertsonen ur-zerbitzua hobetu da.
Inaugurazio ekitaldia joan den 2016ko azaroaren 15ean proiektuaren burutu zen Morazango departamentuaren iparraldean kokatzen den herri txiki honetako udaletxeko areto nagusian. Loida Claros de Urbina alkateak buru izan zuen ekitaldian, funts propioekin eta Italiako Gobernuaren funtsekin proiektua kofinantzatzen duten ACRA-CSSko (Italia) eta Euskal Fondoako ordezkariak ere izan ziren.
Obra hauek “Edateko ur eta higiene-zerbitzu sanitarioak, Morazango iparraldeko mikroeskualean” proiektuaren baitan burutu dira; hau Torola ibaiko azpi-arroko 5 udaletan garatzen da, zona oso urri eta urruna; bertan % 64 soilik du edateko ur-sistema eta % 18,46ak oinarrizko osasun zerbitzurik ez du. Edateko ura hornitzeko, biltzeko eta ziurtatzeko duen gabezia da Morazan Iparraldeko Mikroeskualdearen ezaugarri bereizgarrienetako bat da; saneamendu alorrean, familiarrean zein komunitarioan, praktika onak falta dira; eta guzti horri gaixotasunaren eta kostu baxuko saneamenduaren arteko erlazioaren kontzientzia eskasa gehitzen zaio.
Hobekuntza-lan hauek egiteaz gain, bestelako jarduerak bultzatzen ari dira: ur-sistemak eta sistema sanitario-higienikoak kudeatzeko genero-berdintasunerako eta talde kalteberak sartzeko programak inplementatzea; Uraren Osoko Kudeaketarako Batzorde Mikroregionalaren Ekintza Planari (COMIGIA) lotuta kudeaketa jasangarri bat egin dezaten, Ur-Batzordeetako kideen eta udal-funtzionarioen ahalmena indartzea; eta familiaren, udalaren eta heziketa esparruetan higienerako praktika onak hobetzea ikuspegi inklusibo batekin.
Irudiak ikusteko sakatu HEMEN.


Partekatu