Gaurkotasun Euskal fondoa
EAThink proiektua amaitzear da baina gizartearen eraldaketaren erronkak aurrera darrai
EAThink proiektuak bere ibilbidea amaituko du 2018-2019 ikasturtean
Kaixo lagunak,
EAThink proiektuak bere ibilbidea amaituko du 2018-2019 ikasturtean. Duela lau urte hasi genuen bideak uzta oparoa eman du: 800 irakasle eta 13000 ikasle ingururen partehartzea, 43 unitate didaktikoren sorrera, 5 argitalpen, 350 tailer, hainbat formakuntza, 4 lehiaketa, eskola-baratze askoren garapenean laguntza eta dozenaka ikasle ekimen. Horiek izan dira elikadura jasangarriago baten aldeko proiektuak utzi dituen datuetako batzuk. Baina datuez haratago, elkarlanean ikasi eta bizi izan duguna da garrantzitsuena.
Euskal Fondoak hezkuntzaren arloan dituen mugak gainditu eta atsegin handiz proiektu aberatsa eraman dugu aurrera. Asko ikasi dugu. Hori dela eta mila esker proiektuaren parte izan zareten irakasle, ikasle eta gainerako hezkuntza eragileei.
Eta orain zer? Zer gertatuko da sortutako baliabide guztiekin? Material didaktiko guztia eskuragarri izaten jarraituko duzue Euskal Fondoako webgunean (behean webgune esteka berria). Gainerako baliabideen jarraipena (tailerrak, erakusketa ibiltaria, irakasleen formakuntza, etab.) gure bidaian lagun izan diren hezkuntza eragileekin adosten ari gara eta horren berri emango dugu webgunean. Ingurugelako kideek ere izango dute honen berri.
EAThink material didaktikoa eskuragarri esteka berri honetan: http://www.euskalfondoa.org/eu/sentsibilizazioa-eta-gizarte-eraldaketarako-heziketa/jarduerak/eathink/90/
Segi elikadura eta kontsumo ohitura jasangarriagoen aldeko irakatsiak eman eta jasotzen, segi zuen eta ingurukoen kontzientziak elikatzen. Gizartearen eraldaketa guztion erronka da eta orain gutako bakoitzak lurra emankor mantentzea dugu zeregin.
Oharra. Etorkizunean zalantzarik izango bazenu egin zure kontsulta euskalfondoa@euskalfondoa.org emailera idatziz.
Agur bero bat eta laster arte,
Iker Huegun (EAThink proiektuko arduraduna)


Partekatu