Gaurkotasun Euskal fondoa
Eathink-eko irakasleak Milaneko Expo mintegian parte hartu dute
Joan den urriak 9 eta 11 bitartean, Tolosaldea LHIko,Ondarroa BIHko, Hondarribiko Ama Guadalupekoa Ikastetxeko eta Gasteizko IPI Sansomendiko irakasleak eta Euskal Fondoako arduraduna Milanen izan dira Europako beste herrialdeko irakasleekin @eathink2015 topaketan.
Expomilan2015 ferian izan dira lan saioak.
Proiektuaren gora beherak azaldu ondoren, 14 herrialdeetako esperientziak ezagutzera eman dira (12 Europako eta 2 Afrikakoak); aukeraz baliatuta, feria bera ere bisitatu ahal izan da.
Euskal Herriko partaideak ezagutzera emateko eta proiektuaren hastapenak definitzeko balio izan du lehen mintegi honek.
Garapen jasangarria eta elikadura burujabetza gaiak garatu behar dira, lehen eta bigarren mailako hezkuntza kurrikulumean txertatzeko eta beste herrialdeekin honen inguruan jorratzen diren esperientziak partekatzeko: unitate didaktikoak, proiektu integratuetako jarduerak, sentsibilizazio kanpainak… eta abar.
Lan guztia koordinatzeko eta materiala elkartrukatzeko blog bat sortu da: http://eathink2015.org/es/


Partekatu