Gaurkotasun Euskal fondoa
EAEko hiriburuak eta Euskadiko lau udalerri, nazioarteko lankidetzako emaile nagusien artean
eLankidetzak – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak aurkeztutako lankidetza deszentralizatuari buruzko txosten berriak Euskadik garapenerako laguntza ofizialean duen eginkizun nabarmena azpimarratzen du nazioarteko mailan.
EAEko hiru hiriburuak —Gasteiz, Bilbo eta Donostia— nazioarteko lankidetzara bideratutako aurrekontu handiena duten munduko hamabost hirien artean daude.
Gainera, hiru hiri horiek, Euskadiko beste lau udalerrirekin batera, per capita ekarpen handiena duten Estatuko hamar tokiko erakundeen artean daude: Beasain (1), Zigoitia (8), Eibar (9) eta Zarautz (10).
Era berean, txostenak euskal lankidetza deszentralizatuaren izaera eragile anitza, koordinatua eta eraldatzailea azpimarratzen du, Euskadi tokiko eta mundu mailako elkartasuneko politika publikoen artikulazioan erreferente gisa kokatzen baitu.



Partekatu