Gaurkotasun Euskal fondoa

Donostiako Udalak Euskal Fondoaren Zuzendaritza Batzordean duen ordezkaritza berritu du

27 Uzt 2026

Euskal Fondoaren Zuzendaritza Batzordeak Donostiako Udalak elkartearen gobernu-organoan duen ordezkaritzaren erreleboa onartu du.


Hemendik aurrera, Arantxa López Simón, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasuneko eta Inklusioko zinegotzia, izango da udalaren ordezkaria, Iñigo García Villanuevaren lekukoa hartuta. Garciak Zuzendaritza Batzordeko kargua utzi du, Donostiako Udalean Ingurumeneko eta Mantentze eta Hiri Zerbitzuetako zinegotzi gisa ardura berriak hartu ostean.

Errelebo horren bidez, Donostiako Udalak Euskal Fondoaren gobernu-organoan duen ordezkaritzari eusten dio, eta nazioarteko udal-lankidetzarekiko eta lurraldeen arteko elkartasunarekiko duen konpromisoa berretsi.

Arantxa López Simonek bere gain hartuko du ardura hori, kultur aniztasuna, inklusioa eta bizikidetza sustatzeko politiketan duen esperientzia Euskal Fondoaren balioekin bat etorriz. Bestalde, Euskal Fondoak eskerrak eman nahi dizkio Iñigo García Villanuevari Zuzendaritza Batzordeko kide izan den bitartean egindako lanagatik.

Zuzendaritza Batzordea Euskal Fondoa Batzar Nagusiaren jarraibideen arabera zuzendu eta administratzeaz arduratzen den organoa da. Besteak beste, Batzar Nagusiaren erabakiak gauzatzea, lankidetza-programa eta proiektuen jarraipena egitea, elkartearen jardun-ildoak zehaztea eta eguneroko kudeaketa bideratzea ditu eginkizun. Lehendakaritzak, Lehendakariordetzak, Idazkaritzak, Diruzaintzak eta hamaika batzordekidek osatzen dute.

Share  Partekatu