Gaurkotasun Euskal fondoa

Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Euskal Fondoak lankidetza hitzarmena sinatu dute Guatemalan garapenerako lankidetza proiektuak bultzatzeko

14 Urt 2026

Bizkaiko Batzar Nagusiek 60.800 euro jarriko ditu Fray Bartolomé de Las Casas udalerriko Vista Hermosa auzoan edateko uraren sistemea hobetzeko.

Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Euskal Fondoak lankidetza hitzarmena sinatu dute, nazinoarteko garapenerako lankidetzako jarduerak elkarlanean garatzeko esparrua ezarteko.

Lankidetza honen ardatza Guatemalako Alta Verapaz eskualdean dagoen Fray Bartolomé de Las Casas udalerrian azpiegitura funtsezkoak hobetzeko proiektua da, zehazki Vista Hermosa auzoko edateko uraren sistema hobetzeko.

Bizkaiko Batzar Nagusien konpromisoa, ekitaldi honetarako 60.800 euroko ekarpen ekonomikoan gauzatzen da, EUSKAL FONDOAk sustatutako jarduerak finantzatzeko
Jarduera hau Bizkaiko Batzar Nagusien II. Berdintasun Planean jasotako ekintzen barruan kokatzen da.



Euskal Fondoak garapen ekonomikoa eta soziala sustatzen laguntzen du ekimen honetan, bardintasunaren eta errespetu kulturalaren irizpideak oinarri hartuta. Euskal Fondoak hogei urte baino gehiagoko esperientzia du Fray Bartolomé de Las Casas udalerriarekin lankidetzan, eta aurretik ere parte hartu du tokiko edateko uraren sistema hobetzeko ekimenetan.

Akordio honek indartu egiten du bi erakundeen  arteko lankidetza, eta nazioarteko lankidetzaren bidez desberdintasun egoeretan bizi diren komunitateen bizi-baldintzak hobetzeko konpromisoa berresten du.

+ Proiektuaren informazio gehiago 

Share  Partekatu